Indarrak batzeko garaia da

Krisi honetatik burujabetzan sakonduz irten behar garela uste dugunok indarrak batzen ari gara. Uztailaren 3an, Bilbon mobilizatuko gara. Hitzordua 17:30ean izango da, Udaletxeko zubian, Areatzakoan, eta biak batzen dituzten pasealekuetan.

Zuzeneko musika

Dantza dezagun iraultza

Itziar Ituñok eta Duplako Beñat eta Garik Instagramen botatako erronkari eutsiz, Hamaika Gara abestiarekin dantzatuko dugu. Lasai egon, ez baita dantza zaila, eta zuk ere ederki egingo duzu! Ikusi bideo tutoriala.

Zatoz zure aldarriarekin

Hamaika arrazoi ditugu burujabetzan sakondu nahi izateko. Zein da zurea? Ikusaraz ezazu kartel baten bidez. Hemen hainbat eredu topatuko dituzu, nahi izanez gero, inprimatu eta mobilizaziora eramateko prest.

Eskuratu zure konpromiso txartela

Eskura ezazu konpromiso txartela 5 euroan. Zenbat izango garen jakinda, osasun neurriak egokitu ahalko ditugu, eta mobilizazioaren gastuei denon artean aurre egin.