Hamaika gara

Nor gara

Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa da ‘Hamaika Gara’ egitasmoa. Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko jarrera nagusia ikustaraztea du helburu, eta Euskal Herriko lurraldeetan urrats eraginkorrak egitea.

Gure bizitzetan eta komunitatean eragiten duten auziei buruz erabakitzeko eskubide osoa dugu eta sinestuta gaude indarrak batzen baditugu, lortuko dugula beharrezko tresnak geureganatzea. Horregatik, Gure Esku herri mugimenduaren eta alor anitzetako eragileen arteko elkarlana eta sarea ditu oinarri egitasmoak

Herritarrok gure bidean aurrera egiteko indarra emango digu ekimen honek. Era berean, eskaera eskubidearen bidez, Araba Bizkaia eta Gipuzkoan jasotako sinadurak Eusko Legebiltzarrean entregatuko ditugu eta Nafarroan jasotakoak Nafarroako Parlamentuan. Behin sinadura bilketa amaitutakoan, elkarrekin, anbizioz eta epe luzeko begiradarekin emango ditugu hurrengo pausoak.

Herritarron garaia da. Indarrak batu eta aurrera egitekoa.

Zurekin, hamaika gara.

hamaika gara herri erronka

Herri erronka

Alor anitzetako eragile eta herritarron arteko elkarlan esparru berria.

konpromisoa-hamaika-gara-erreferendumaren-alde

Konpromiso bilketa masiboa

Erreferendumaren tresna geureganatzearen aldeko jarrera aktiboa.

hamaika gara erakunde publikoak

Erakunde publikoei eskakizun soziala

Erabakitzeko tresnak behar ditugu herritarron eskura.

hamaika gara epe luze

Epe luzeko begirada

Etapa berri baten abiapuntua da.

Sustatzaileak

Elkargunea deitu diogu, ‘Hamaika gara’ egitasmoa oinarri, alor anitzetako eragileon artean sortu dugun elkarlanerako espazioari. Gune ireki honetan biltzen ari gara burujabetzaren eta erabakitzeko eskubidearen alde gaudenon indarrak, elkarrekin aurrera egiteko.

Argi dugu herri bezala aurrerapauso eraginkorrak egin nahi baditugu, ezinbestekoa dugula elkarrekin, herri bezala ekitea: herritarrak, eragileak eta erakundeak eskutik helduta. Sinesmen horri helduta, harri sendoa jarri nahi dugu bide berri horretan.