Hamaika Gara Solasaldiak

Hamaika Gara Solasaldiak

Azken solasaldia

Ongizate krisia: salbuespen egoeran, erantzun berrien bila

Pandemiak krisi sozial eta ekonomiko larria eragin du. Ezohiko egoera honetan, ezohiko neurriak hartu dira, eta aurrerantzean ere halako gehiago hartu beharko dira. Nondik jo beharko genuke aurretik ere ahulduta zegoen ongizatea berreskuratzen eta zabaltzen hasteko? Zer garrantzi dauka burujabetzak honetan guztian?

 

 

 

Eztabaida elikatuz

Bizi dugun osasun krisiak datozen aste edo hilabeteetan etor litekeena aurreikustea zaildu egin digu, eta esan liteke, onerako edo txarrerako, gutxiago planifikatzera eta orainaldian gehixeago bizitzera eraman gaituela. Edonola ere, ez diogu etorkizunean pentsatzeari uko egin. Badakigu orain hartzen ari garen -edo zenbaitek hartuko dituzten- erabakiek urte luzetan izango dutela eragina. Kontua ez da, beraz, egoera honetatik noiz irtengo garen, nola irtengo garen baizik. Burujabeago izango al gara? Edo hobe esanda: zer egingo dugu burujabeago izan gaitezen?

Hamaika Gara ekimenaren sustatzaileok solasaldi ziklo bat antolatu dugu, burujabetzak eta erabakitzeko eskubideak arduratzen gaituzten beste gai batzuekin duten intersekzionalitatea aztertu asmoz. Aurrez-aurre ditugun erronkei buruzko herri eztabaida elikatzeko unea dela uste dugu.

 

Herri eztabaida bat

 

Nork erabakitzen du (eta nork ez)? Non hartzen dira erabakiak? Eta nola? Salbuespen egoera honen aurrean erantzun berriak nahi baditugu, ezinbestekoa da gobernantza ereduaz ere eztabaidatzea. Gure etorkizuna baldintza dezaketen erabaki asko herritarrongandik urrun eta gure ahotsa entzun gabe hartzen ari dira, eta erabaki horiek hartzen dituztenek, gehienetan, ez dute gure gizartearen aniztasuna ordezkatzen. Zer egin dezakegu herri gisa erabakiguneak geroz eta demokratikoagoak izan daitezen?

 

Hamaika Gara solasadietan herri bezala eztabaidatu eta adostasunetara iristen saiatu nahi dugu.

Bannerra_eus_300x300-1

Eta zuk, sinatu al duzu?

Erabakitzeko bidea elkarrekin egin dezagun!

denda

Jantzi ezazu eskumuturrekoa

Bilakatu zaitez Hamaika Gararen kate-begi!