Altxa. Sinatu. Erabaki.

Zurekin, hamaika gara.

Uztailak 3 Denok Bilbora

Indarrak batzeko garaia da. Uztailak 3an, mobilizazioa egingo dugu Bilboko Areatzan. 17:30etan izango da, Udaletxeko zubian eta Areatzakoan eta biak batzen dituzten pasealekuetan. Gorde ezazu eguna agendan eta eskura ezazu konpromiso txartela!

Eskura ezazu konpromiso txartela!

Hamaika Gara Solasaldiak

Non eta nork hartzen ditu erabakiak? Eta nola erabakitzen du? Bestelako gobernantza eredu bat posible da, baldin eta behetik gora eraikitzen badugu. Tarana Karim Giza Eskubideen defendatzaile aktibistak, Amets Martinez de Heredia Lumagorri taldeko kideak, Jule Goikoetxea politologo feministak eta Manu Martinez Ernaiko kideak gobernantza eredu berriez eztabaidatuko dute ‘Hamaika gara’ eta BERRIAk elkarlanean antolatutako solasaldi zikloaren emankizun berri honetan.

Solasaldi guztiak ikusi nahi dituzu?

Altxa!

Altxa!

Hamaika Gara ekimenari bultzada eman asmoz, 'Altxa!' ikuskizuna eta ekitaldi politikoa grabatu dugu Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Parte hartzaileak

  • Hamaika Gara ekimenaren sustatzaileak
  • Nazioarteko erreferentziazko pertsonak
  • Zuzendaria: Amancay Gaztañaga
  • Gidoilaria: Gotzon Barandiaran
  • Aktoreak: Iraia Elias, Erika Olaizola eta Laura Penagos
  • Musikariak: Eñaut Elorrieta, Ruben Caballero eta Dupla
  • Bertsolaria: Amets Arzallus
  • Ekoizpen teknikoa: Pixel
  • Esker bereziak: Plateruena Kafe Antzokia

Hamaika Gara ekimena babestu eta sustengatzen laguntzeko, erreferenduma legeztatzearen alde sinatu ezazu eta egin zure ekarpena dendaren bidez.

Herritarron garaia da.
Indarrak batu eta aurrera egitekoa.

herri-erronka-hamaika-gara-erreferendumaren-alde

Herri erronka

Alor anitzetako eragile eta herritarron arteko elkarlan esparru berria.

konpromisoa-hamaika-gara-erreferendumaren-alde

Konpromiso bilketa masiboa

Erreferendumaren tresna geureganatzearen aldeko jarrera aktiboa.

erakunde-publikoak-hamaika-gara-erreferendumaren-alde

Erakunde publikoei eskakizun soziala

Erabakitzeko tresnak behar ditugu herritarron eskura.

epe-luze-hamaika-gara-erreferendumaren-alde

Epe luzeko begirada

Etapa berri baten abiapuntua da.